Gizarte inklusiorako espazio berri bat egokituko du udalak

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 29a, 09:00

Lehiaketa publiko bitartez, Iparragirre Eraikuntzak SL enpresari esleitu dizkiote lanak, eta horiek 338.800 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute.

Zarauzko Udalak Aritzbatalde plazan daukan lokal batean gizarte inklusiorako eguneko arreta zentroa egokitzeko obrak eskeitu ditu. Lehiaketa publiko bitartez, Iparragirre Eraikuntzak SL enpresari esleitu dizkiote lanak, eta horiek 338.800 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute.

2023ko urtarrilean udalak lankidetza protokoloa sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, “gizarte inklusiorako proiektu integratu bat eta ibilbide orri bateratua” sortzeko.

Bide horretan, bi erakundeek Oinarri gizarteratzeko eguneko arreta zerbitzua nabarmendu dute, 2023ko azaroan martxan jarritakoa. Zerbitzu horren xedea “pertsonen autonomian eta gizarteratzean laguntzea” dela azaldu Zarauzko Udalak, eta orain Atzegirekin lotutako akordio bati esker, Aritzbatalde 7ra lekualdatuko dute.

Jesus Arana Gizarte Politiketako zinegotziaren hitzetan, “ikuspegi komunitarioa duen proiektu sozial berritzailea” ari dira garatzen bi erakundeak, eta lokal berriari esker, “helburu hori bereziki betetzen duen espazio bat edukiko dute erabiltzaileek aurrerantzean”.