Haizearen egoera

Eguraldia

Astelehena 29 eguraldia Min: 9ºC
Max: 15ºC
Asteartea 30 eguraldia Min: 7ºC
Max: 22ºC
Asteazkena 1 eguraldia Min: 9ºC
Max: 14ºC

AEMET-ek emandako informazioa

Itsasoa

Marea behera 2:19
(1,05m)
14:34
(1,30 m)
Marea gora 8:31
(3,38m)
20:55
(3,49 m)
Ilargia 2:19 10:33
Ilargiaren fasea 74 %
Eguzkia 7:07 21:07

»» Ikusi urte osoko mareak

Zarauzko hondartza

Udalerria: Zarautz
Luzera: 2.500 m

Gipuzkoako hondartzarik handiena dugu Zarauzkoa, 2.500 metrorekin. Urre koloreko hareatza fina dauka.

Ondoan, itsas pasealeku ederra du, tabernaz, kafetegiz eta jatetxez josita. Zarauzko hondartzan olatu handiak sortzen dira, eta horrek mundu zabaleko surflariak erakartzen ditu. Nazioarteko txapelketa ugari egiten dira urtero Zarautzen.

Hondartzaren ekialdeko muturrean, golf zelaitik hurbil, Iñurritzako Biotopo Babestua aurkituko du bisitariak; balio handiko gune naturala da, zalantzarik gabe. Biotopoan barrena ibilaldia egin dezakegu pasabide batetik, eta, modu horretan, padurek, itsaslabarrek eta dunek marrazten duten paisaia ederra ikusteko aukera izango dugu.