Lorezaintza tailerrak antolatu ditu Udaberrik

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 28a, 12:00

Loreak zaintzeko tramankuluak. (Artxiboa)

Udaberriko landareekin lan egiteko izango dira tailerrak, maiatzaren 2an eta 3an. 

Udaberriko landareekin lan egiteko helburuarekin, lorezaintza tailerrak antolatu ditu Udaberrik maiatzaren 2 eta 3rako. Maria Jesus Retegi batzordekideak eskainiko ditu tailerrak, eta gehienez hamar pertsonako taldeak osatuko dituzte.

Interesa dutenek Udaberriko bulegoan eman beharko dute izena maiatzak 2ra bitartean, egun hori barne.