Naiara Villasante judoka Espainiako selekzioaren deialdian sartu dute Malagan (Andaluzia, Espainia) jokatuko den European Cup txapelketarako. Villasante Portugaleko European Cup txapelketan aritu zen aurreko hilabetean, baina zarauztarrak Frantziaren aurka galdu zuen lehen borrokan.
Espainia mailan, Naiara Villasante, Lore Austing eta Aritz Austing Espainiako Unibertsitate Txapelketarako sailkatu dira. Naiara eta Aritzek EHU ordezkatuko dute txapelketan. Lorek aldiz, Deusto unibertsitatea ordezkatuko du. Txapelketa maitzaren 10 eta 11an ospatuko da Jakan.
Gaztetxoak Espainiara
Judo Klub Lizardi-Zarautzeko Itxaso Manzanas eta Isabela Avila judokak sailkatu dira Espainiako infantil eta kadete mailako txapelketarako. Larunbatean izango da txapelketa Iruñeako Nafarroa Arenan, goizeko 9:00etan hasi eta egunean zehar. 19:00etan sarien banaketa egingo dute.
Itxaso Manzanasek Euskadiko txapelketa irabazi zuen kadete mailan orain dela bi aste, Erandioko Altzaga kiroldegian. Isabela Avila aurretik Gipuzkoako txapelduna izan zen maila infantilean, eta Erandion urrezko domina irabazi zuen. Bi kirolariek Euskadiko taldearekin partehartuko dute larunbateko txapelketan.